16. Durangoko Azoka

Mogelen Peru Abarca liburuak 100 urte bete zituenez, Azokako ekitaldi asko gai horren ingurukoak izan ziren. Edizioko kartela ere haren omenez atondu zuen Gerediaga elkarteak.

Ezkurdiko erakusketa-aretoan, berriz, 41 liburu zaharrekin erakusketa bat atondu zen Durangaldeko inprimategien omenez.

Gerediagak batzarra egin zuen 40 argitaletxe eta disketxetako arduradunekin. Erabaki garrantzitsuena: Durangoko Azoka editoreentzako eta disketxeentzako azoka zela. 

Gerediaga Elkarteak publizitatea indartzeko ahaleginak egin zituen eta lantalde bat sortu zuen bere kartelak Hego Euskal Herriko herri nagusietara zabaltzeko. Azokak oihartzun handia izan zuen eta 50.000 bisitari inguru etorri ziren.

Diseño sin título (100)