18. Durangoko Azoka

Azokak itxura-aldaketa nozitu zuen: stand zaharren ordez, erakusmahai modularrak jarri ziren. Bukatua zen aglomeratu-taulez egindako standen garaia.

Sarrera-hitzaldian  eta mahai-inguru batean Gabriel Aresti izan zen hizpide.

Sarako Syndicat d´initiative-ko bi ordezkari —Paul Dutournier eta J. M. Sarasketa—  Durangoko Azokara etorri ziren ikusteko nola antolatzen zen eta aztertzeko zer aukera zegoen antzeko zerbait egiteko Saran. Urteek erakutsi dute 1984an martxan ipinitako Sarako Azoka hura oparoa izan dela.

Edizioa iragartzeko kartela Jon Irazabalek landu zuen.

1984 Durangoko Azoka010