20. Durangoko Azoka
Jende-pilaketari aurre egiteko, antolatzaileek bi gune prestatu zituzten: merkatu-plaza liburuak erakusteko eta Andra Mariko elizpea musikarako.
Azoka-egunak aitzakiatzat hartuta, Euskal Idazleen Elkarteak eta Bizkaiko AEK-k batzarrak egin zituzten. Abenduaren 7an Joan Mari Torrealdaik hitzaldi bat eman zuen “Euskal Telebista eta euskara” ardatz hartuta.
Jaime Vicario artista izan zen 1985eko ediziorako kartelaren egilea.