21. Durangoko Azoka
Diru arazoak zirela-eta, ekitaldi paraleloak bertan behera geratzeko arriskua egon zen. Azkenean, erakundeek zorra euren gain hartu zuten. Urte oso berezia izan zen, abenduko azokaz gain euskara hutsezko azoka ere antolatu baitzen lehenengoz. Hurrengo bi urteetan izan zuen jarraipena ekimen horrek.
Hiru mahainguru mamitsu egin ziren: “Gerraondoko Euskal Literaturgintza”, “Bertsolaritza 1936-1986” eta “Gaurko kantagintza zertan den”.
Iragarki labur bat grabatu zen azokaren berri irratien bidez emateko.
Kartela Lourdes Corcuerak sortu zuen.