30. Durangoko Azoka

Azoka hartan zinemagintzaren inguruko gaiek berebiziko garrantzia hartu zuten. Euskal zinemagintzan aritutako sortzaile ugari omendu ziren: Koldo Larrañaga, Benito Ansola, Pio Caro Baroja, Fernando Larrukert eta Nestor Basterretxea. Aitzindariei ez ezik, erakunde bati ere aitortu zioten bere lana: Euskadiko Filmategiari. Zugaza zineman hainbat proiekzio egin zituzten, besteak beste Jose Julian Bakedano durangarraren Oraingoz izen gabe filma. Bakedanok euskal hitza eman zion zeluloideari. Anbotopeko parajeetan grabatutako film hartan bertako euskaran mintzo ziren aktoreak.

Nobedadeen artean, Bittor Aiapek Gaztea naiz eta zer? izeneko diskoa aurkeztu zuen. Bestalde, Oskorri taldeak zuzeneko emanaldia eskaini zuen Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan.

Merkatu plaza azkeneko aldiz izan zen azokaren aterpe. Hortik aurrera, herrigunean egokitutako karpetan ibili zen hara eta hona.

30 Azoka 1995  451