31. Durangoko Azoka
Ramon Labaienek egin zuen sarrerako hitzaldia. Egitarauan, aipamen berezia merezi du Joseba Jakari egin zioten Gogorapen-ekitaldiak. “Liburu arteko gizon bat” izena eman zioten ekitaldiari eta bertsolariak, kantari ospetsuak eta dantzariak bildu ziren Andra Mariko elizpeko omenaldi hartan.
Azoka digitala edo teknologia berrien eremuko produktuen erakusketa egin zen lehenengoz.
Ekitaldi paraleloetatik bat gogoratuko dugu: eskulangintzako lehen erakusketa.
Alex Otxoa de Aspuruk diseinatu zuen 1996ko azoka iragartzeko kartela.