32. Durangoko Azoka
Nobedadeen artean, besteak beste, Joseba Sarrionandiaren Hitzen ondoeza eta Jon Arretxeren Ostegunak liburuak aurkeztu ziren edizioan, baita Berri Txarrak eta Hemendik at! taldeen izen bereko diskoak ere. Pantxoa eta Peiok kantaldia eskaini zuten azokako tabernan.
“Espetxean (1937/1942) bizitza eta eriotza giltzapean” erakusketa zabaldu zuten San Agustin kulturgunean, Sabino Arana Kultur Elkargoa, Durango uriko udala eta Gerediaga Elkartearen babesarekin.
Fernando de Vicente margolariak sortu zuen kartela.