4. Durangoko Azoka
22 saltoki ipini zituzten azokan, 870 liburu eta 138 diskoz horniturik. Azaroaren 1ean eta 2an ospatu zen edizioa. Babesleak Durangoko Udala, Hego Euskal Herriko lau diputazioak eta Bizkaiko Aurrezki Kutxa izan ziren.
Ekitaldi kulturalen barruan Eusebio Bilbao akordeoilariak emanaldia eskaini zuen. Bertsotan egin zuten, ostera, Julian Martitegi eta Jose Alberdik.
Prentsan agertutako kroniken artean, Juan Antonio Aromak Anaitasuna aldizkarian hitz hauek idatzi zituen: “Azoka honeek ugaritu beharra dago. (…) eta eskritoreok gai errikoi ta sakonak erabilten, erriak irakurteko gosea eta gose hori asetzeko modua euki daian, eta holan erri jakintsu bat izan daiten”.