5. Durangoko Azoka

31 partaidek egokitu zuten erakusmahaia Andra Mariko elizpean, eta guztira 980 liburu ipini zituzten salgai.

Hainbat idazleri sariak eta akzesitak eskaini zizkieten. Besteak beste, Jon Etxaidek jaso zuen sari nagusia, Etxahunen bertsoak gipuzkeraz lanagatik. 

Andra Mariko elizpea jendez gainezka zegoela eta une batzuetan salgaiak ikustea zaila suertatzen zela adierazi zuen La Gaceta del Norte egunkariko kronikak. Dantza emanaldiak eskaini zituzten Abadiñoko eta Elorrioko dantza taldeek, eta Zaldibarko Gau-txoriak taldeak abestu egin zuen jendaurrean.

Durango Feria Libro Vasco 1970