46. Durangoko Azoka

Berrikuntza handiena hiru gune berriren sorrera izan zen: Irudienea (zinemagintzaren gunea), Szenatokia (antzekigintzarena) eta Kabia (teknologia eta eduki libreen gunea). Modu horretan, azoka Durango osora hedatu zen, kulturaren plaza bihurturik.

Kultura gonbidatua Galizia izan zen. Anton Reixak sarrera-hitzaldi gogoangarria egin zuen, barre gustura egiteko modukoa. Culturgal elkartearekin elkarlanean hainbat ekitaldi egin ziren, sortzaile euskaldun eta galiziarrak bateratuz.

Jon Irazabalek azokaren zuzendari lanean eginiko azken urtea izan zen 2011koa. Hogei urtez egon zen ardura horri helduta.

Iñaki Beobide donostiarrak jaso zuen Argizaiola. Herri Gogoa diskoetxea sortu zuen 1967an, eta 1981. urtera arte musika talde askoren diskoak argitaratzeko lan egin zuen.

6477671225_039b6f151b_c