54. Durangoko Azoka
Durangoko Azokaren ekosistema zabalari erreferentzia egin zion urte horretako leloak, Osorik DA! hain zuzen ere. Guneak, babesleak, eragileak, sortzaileak, hartzaileak, argitaletxeak, autoekoizleak, diskoetxeak, bisitariak, literatura, musika, arte eszenikoak, ikus-entzunezkoak, kultura digitala... osotasun guzti horri balioa eman nahi izan zion antolakuntzak.
Azokako hasierako egunean DA PRO topaketa antolatu zen lehenengoz, Gerediaga eta Musika Bulegoaren elkarlanetik. Euskarazko sortzaileak, programatzaileak eta bestelako profesionalak elkartzea izan zen helburua, haien artean sinergiak bultzatzeko.
Sormen Bekaren bigarren edizioan, musikari eskainia, Kai Nakairen proiektua gailendu zen. Reggaetoiaren erritmoa heldu zen Durangoko Azokara.
Edizioaren kartela Oier Zuñiga artistak landu zuen, azokaren unibertso propio eta berezia islatuz.