6. Durangoko Azoka

Antlatzaileek eginiko balorazioen arabera, 60.000 lagun inguru joan ziren Andra Mariko elizpera liburuak eta diskoak ikustera. Erakusmahaietan egoniko parte-hartzaileak 32 izan ziren, eta 1050 liburu eta 280 disko ekarri zituzten.

Herri Gogoa disketxeak Maurizio Elizalde txistulariaren melodiak aurkeztu zituen, eta Cinsak Urretxindorrak taldearen disko berria. Liburuen arloan, Miguel Angel Astiz kazetariak bere kronikan aipatu zuenetariko bat: "Una novela, de tema hispano-americano, en euskera, Ajea du Urturik, de Etor, por un jóven valor zarauztarra, Angel Lertxundi".

Julio Urkijo omendu zuten edizioan.

Azoka 1971 002