HogeitabatMendeko poesia emanaldia

Ikuskizuna

Poesia emanaldia

Oholtza gainean: Iñigo Astiz eta Mikel Ayerbe.

Zuzendaritza artistikoa: Joseba Lazkano.


Iñigo Astiz idazlearen Analfabetoa liburua ixten duen testua oinarri hartuta, mende honen mamuei eta itxaropenerako zantzuei eskainitako poema irakurketa eszenikoa prestatu dute Astizek berak eta Mikel Ayerbek: Hogeitabat. Nahasian doaz alor intimoa eta soziala irakurketan. Poesia da saioaren muina, baina soineko eszenikoa jantzi diote proposamenari egileek, eta antzerkia, hitza eta performancea batu dituzte horretarako. 

Abenduak 8

12:30 - 13:15

Szenatokia – San Agustin Kultur Gunea