AZTIA

Plateruena

Saio bakarra:
11:00-12:00

Maila: Batxillergoa

2023ko urte amaieran, Don Inorrez musika taldeak proposamena egin zion Oier Guillani: disko berri baterako hitzak topatzea. Horretarako, letrak osatzeko ez ohiko prozesu bat abiatzea erabaki zuten: antzerkian oinarritzea disko oso bat sortzeko. Hala, Aztia bakarrizketa idatzi zuen berariaz Guillanek, eta hitz horietatik abiatuta disko osoa konposatu zuten Don Inorrezekoek. Hala, Cádizen Paco Locorekin grabatu ostean, 2025eko urtarrilean plazaratu da lan berria. Ondoren, material berria lengoaia eszenikora egokitzeko apustua egingo dute Metrokoadroka kolektiboarekin, 2025eko otsailean estreinatzeko asmoz. Kontzertu dramatizatua izango da lan berria, eta horretarako, Imanol Ubedak, Fernando Neirak eta Karlos Aranceguik eszenaratzean pentsatutako musika emanaldia prestatuko dute. Haien alboan Oierrek dramatizatuko du antzerki bakarrizketa ahotsez, eta proiektura butoh dantza ekarriko duen aktorea batuko zaie, Ainhoa Alberdi, besteek kantatutakoa gorpuzteko asmoz. Idoia Beratarbide izango da proiektuko zuzendari artistikoa.

Antzerkia, dantza, literatura eta musika uztartzen dituen emanaldia da AZTIA. Ikasleek lau adierazpideok oholtza batean zelan uztartu daitezkeen ezagutuko dute

Euskaraz hitz egiteko gaitasun eza da gaur egun euskararen biziberritzerako dugun ahulgunerik handiena. Pentsatzen eta sentitzen duguna adierazteko gaitasun eza. Kultur adierazpideak, kultur sorkuntzak, batez ere hitza darabiltenak, ezinbestekoak dira euskaraz hitz egiteko gaitasunean eragiteko

AZTIA testua irakurtzea eta diskoa entzutea proposatzen diegun ikastetxeei:

Testua: https://susa-literatura.eus/liburuak/ganb2904 

Diskoa: https://www.badok.eus/euskal-musika/don-inorrez/aztia