BerPiztu ordenagailu zaharra (Tailerra)

Bizenta Mogel herri bibliotekan

Saio bi :
10:30-11:50
12:00-13:20

Mailak: 1go batxilerra

BerPiztu: ordenagailu zaharretan LUBERRRI sistema eragile libre eta euskalduna instalatzen ikasteko lantegia da.

Kabia guneak proposatzen du tailerra.

Lantegi honetan Baionako Etxepare Lizeoko zenbait ikaslek euren egunerokotasunean erabiltzen duten LUBERRI sistema eragile euskaldun eta librea non lortu eta nola instalatu erakutsiko dute, baita ordenagailua bera eraginkorragoa egiteko zenbait trikimailu ere.