Saio bi :
10:30 – 11:30
11:45 – 12:45
Mailak: DBH 1 eta 2
Euskal musika eszenan gaur egun gazteen artean ezagunak diren artisten bideoklipen edo ikus-entzunezko lanen hurbileko aurkezpena izango da, non sortzaileek egindako lanari zein artistak izandako ibilbideari buruz hitz egiteko tartea izango den.
Bideoklip bat sortzeko beharrezko egitura, gidoia, materialak eta baliabideak aurkeztuko zaizkie ikasleei. Ikus-entzunezko lan honen ideia sortzen denetik gauzatu arte ematen den garapena gertutik ezagutu ahal izango dute gazteek; paperetik irudira, eta azkenik, pantailara.
Bideoklipen munduan murgildu, eta ikusten denaren atzean dagoena kontatuko zaie. Gidoigintzari, irudiari, argiztapenari zein soinuari erreparatuko zaie tailerrean.
Azalpen praktiko batekin, ikasleek sorkuntza prozesuen berri lehen pertsonan eta gertutik ezagutzeko aukera izango dute.