Gymkhana: digitalizazioa jokoan (tailerra)

Bizenta Mogel herri bibliotekan

Saio bi :
10:00-11:25
11:35-13:00

Mailak: DBH 1etik 4ra

Kabia gunearen proposamena da tailerra.

Zer da "hodeia"? Hodeirik gabe teknologia erabil dezakegu? Non dago burujabetza eta menpekotasun digitalaren arteko muga?

Digitalizazioa ikuspegi kritikoarekin lantzera bideratutako saio honetan, ikasleak rol nahiz jakintza-jolasetan murgilduko dira. Taldean lan egin beharko dute aurkeztuko zaizkien erronkeei aurre egiteko.

Tailer honetako dinamizatzailea Leire Lisón izango da, Humanitate Digital Globaletan graduatua Mondragon Unibertsitatean.