Saio bakarra:
12:00-14:00
Mailak: DBH3,4 eta Batxilergoko ikasleak
MintzAzoka egitasmoaren baitan, abenduaren 5ean, ikasle goizean, “Mintzodromo ibiltaria” antolatuko dugu ikastetxeetako DBH3, DBH4 eta Batxilergoko ikasleentzat, zeinak helburu izango duen gazteei gune bat eskaintzea elkartzeko eta euskara praktikatuz ondo pasatzeko.
“Mintzodromo ibiltaria”k tarte dibertigarria eskainiko die parte hartzaileei: musika lagun (elektro-txaranga) zenbait geldialdi izango dituen ibilbide bat egingo dute Durangoko Azokako gune ezberdinetatik eta Durangoko zenbait txokotatik zehar. Geldialdi bakoitzean taldeka, eta talde ezberdin batekin aldiko, elkarrizketan aritzeko dinamika proposatuko diegu. Horrenbestez, dantzatu, hitz egin eta abestu ez ezik, ikastetxe ezberdinetako ikasleak ezagutzeko aukera izango dute, ez hori bakarrik, baita ekimenean parte hartzera gonbidatuko ditugun sortzaileak ere, haiekin elkarrizketan jarriko baititugu.
Oharra: eguraldiagatik ezinezkoa balitz areto batean egingo genuke