Nestor Basterretxea: collage-a eta diseinu grafikoa (Tailerra)

Durangoko Museoan

Saio bi :
11:00-12:00
12:30-13:30

Mailak: DBH 1 eta 2

Nestor Basterretxearen lanean oinarrietako bat izan den collage bat burutuko dute ikasleek. “Mitsubishi” karteletik abiatuta taldeka banatu beharko dira eta talde bakoitzak eskuragarri dituen elementuekin iragarki moduko kartel bat osatu beharko du, gero, lelo bat sortu eta iragarritakoa saltzen saiatu beharko dira.

Tailer honekin, Nestor Basterretxearen lanaren berri ematea da helburua, kulturaren zabalpena egin eta artearen inguruko jakinmina piztea. Azoka egunetan museoan ikusgai izango den Nestor Basterretxearen obra zabalagoa ezagutzeko aukera ere izango dute.