Saio bi:
10:15-11:15
11:30-12:30
Mailak: LH 3tik 6ra
Taldeka, txorien entziklopedia txikiak sortuko dituzte. Bakoitzak paper zatiekin txoriaren atal bat ebagi eta itsasi beharko du. Adibidez, denak txoriaren begiekin hasiko dira.
Hurrengo pausua, bakoitzak fanzinea bere eskuman dagoen ikaskideari ematea izango da, txoriaren hurrengo atalarekin jarrai dezan. Horrela, txoriak dituen atal eta ezaugarri guztiekin amaitu arte, elkarlanean.
Forma eta kolore desberdinez osatutako txoriek beteko dituzte fanzineak, gure txorien entziklopedia txikiak. Pertsonaiak izango diren txori hauei izen eta izaera eman beharko dizkiete, testuinguru bat emanez.