BADA!

Durangoko Azokak, Ikastolen Elkartearekin elkarlanean, ikastetxeetan lantzeko unitate didaktiko malgua prestatu du.

12 eta 17 urte bitarteko gazteei bideratuta egon arren, proposamenetako zenbait jarduera LH 5. eta 6. mailetako ikasleekin ere lantzeko modukoak dira. Ikasleek Durangoko Azoka sakonago ezagutzeko eta euskal kulturan murgiltzeko aukera izango dute. 

 

Unitate didaktikoak hiru fasetan antolatutako ibilbide malgua proposatzen du eta guztira hamar jarduera jasotzen ditu. Ez da beharrezkoa jarduera guztiak egitea: irakasleek eta ikasleek euren testuinguruaren eta interesen arabera diseinatu ahal izango dute ibilbidea.

 

Unitateak erronka bi jasotzen ditu: PortaDA!, disko eta liburu azalekin argazkiak sortzeko; eta mikro-kontakizunak idazteko erronka. Epemuga: azaroak 23.

BADA!