‘Ez DA! normala’ bideopodcasta

Gazte sortzaileak, haien ahotsak eta sormen-prozesuak erdigunean jarriko dituen bideopodcasta. Belaunaldi berriko kultur sortzaile batekin solasean arituko dira gazteak, eta haren ibilbidea, inspirazioak, erronkak eta etorkizunerako ametsak partekatuko dituzte. Idazle edo musikariaren atzean dagoen pertsona gertutik ezagutuko dugu, ikus-entzuleak kulturaren, artearen eta gazteen ekintzailetzaren mundura hurbilduz.

 

Hala, ikasleek bideopodcast bat egingo dute hasieratik bukaerara. Nola egiten den ikasiko dute, eta atal bat zuzenean grabatuko dute Ikasle Goizean.

 

Hori horrela, bi bideopodcast egingo dira: batek musika izango du oinarri, eta besteak literatura. Ikasleak izango dira elkarrizketatzaileak (gidari baten laguntzarekin), eta aurretik gidoiaren prestaketa-lana egingo dute. Ikusle gisa bertan izango diren ikasleek ere parte hartuko dute saioan.

 

Hiru ikasle, gidaria eta sortzaile gonbidatua egongo dira mahaiaren bueltan eta gainerako ikasleak ikusle/parte-hartzaile moduan. 

Non: Madalenako ermitan

Saioen ordutegia: 11:00-11:40 / 12:10-12:50

Mailak: DBH3, DBH4 edo Batxilergoa.

‘Ez DA! normala’ bideopodcasta