Dendako bilatzaile aurreratua

Coca-Cola bat zurekin

Sarasola, Beñat

Argitaletxea: Susa

Kokapena azokan: Barrenkale 034-037

22 €


Urtea: 2024
ISBN: 978-84-19570-28-4
Bilduma: Narratiba
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Frank O'Hara poetak zuzendutako lehen erakusketaren pase berezia New Yorken. 1960ko uda. Espainiako pintura eta eskultura berriaren lagin on bat biltzea da ideia, eta hautagaien artean daude nazioartean sona hartzen ari diren Oteiza eta Chillida izeneko artista bi ere. Artea erregimen frankista zuritzeko baliatu ez dadin adi daude, aldiz, beste zenbait. Eta, bitartean, O'Harak, lanak lan, Vincent Warren dantzari eta maitalearengan du jarrita bere gogo biziena.

New York, Madril, Irun, Montevideo, Donostia, Miarritze. John Ashbery, Grace Hartigan, Luis Gonzalez Robles, Antoni Tapies, Diane di Prima, Ramos ahizpak. Iragan mendearen erdialdea igaro berritan, AEBetako eta Europako kultur mundua astindu zuten dozenaka izen sartu-irtenean dabiltza kontakizun honetan, argiaren —hala itsasertzeko egun batena, nola etxe-orratzen bitarteetakoa—, minduraren eta begirada ironiko bezain alai baten artetik. O'Hararen poemetan gertatzen den bezalatsu, hain justu. Haietako bati zor dio izena Beñat Sarasolaren bigarren nobelak.

Antzeko produktua