Pertsonen erantzukizuna enpresa kooperatiboan
Zenbait egile
Argitaletxea: Mondragon Unibertsitatea
Kokapena azokan: Barrenkale 020
5 €
Urtea: 2024
ISBN: 978-84-09-62294-8
Bilduma: Lanki kuadernoak 18
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Posible al da, gure kooperatiben egungo errealitatean, bazkideen artean erantzukizunaren kultura hedatzeko baldintzak sortzea? Horixe izan da azterketa hau gidatu duen galdera. Kooperatibismoa, bere ezaugarriak direla-eta, eredu exijentea da bazkideen konpromisoari eta erantzukizunari dagokionez. Gaiari heltzeko gure abiapuntua da MONDRAGON taldeko kooperatibek estandar altua partekatzen dutela pertsonen konpromisoari eta erantzukizunari erreparatuz gero. Jokaera hori agerian uzten duten adibide asko eta asko daude. Dena den, bazkide bati eska dakiokeen koherentziaren auziari heltzen badiogu disfuntzioak ere aurki ditzakegu. Horrek baieztatzen du kultura kooperatiboaren funtsezko dimentsio hau aztertu eta landu beharra. Gainera, ez da ahaztu behar pertsonek beren erantzukizunean sakontzeko testuinguruak sortzea, berez, kooperatiben oinarrizko helburua dela. Gaiari hiru lan ildo nagusiren bidez heldu diogu: 1. Erantzukizunaren dimentsioak paradigma kooperatiboan dituen oinarriak aztertzea. 2. Bazkidearen jokabide arduratsu baterako portaerak identifikatzea eta ezaugarritzea. 3. Kooperatibako pertsonen artean erantzukizunaren kultura sustatzen duten erakunde faktoreak identifikatzea eta ezaugarritzea. Argitalpen honek hiru urteko ikerketa prozesuaren ondorioak sintetizatzen ditu.