Dendako bilatzaile aurreratua

Hide Dohino : japoniar bertsozaletua

Zenbait egile

Argitaletxea: Bertsolari Aldizkaria

Kokapena azokan: Goienkale 018

12 €


Urtea: 2024
ISBN: 977-11-37248-61-10
Bilduma: B136
Euskarria: Aldizkaria
Deskripzioa
Zaldieroak emango dizu ongietorria, eta jarraian Ilaski Serranok bere bertsozaletasunari buruz hitz egingo dizu. Etxahun Lekuek eta Ane Zuazubiskarrek bertso kalakan jarraitzen dute Ttakun Herren atalean.

Haira Aizpurua bertsolariak beretzat berezia den bertsoaldi bat ekarri digu gogora Perlak atalean. Segidan gure IV. Bertso Idatzi lehiaketako sorta irabazleak irakurtzeko aukera izango duzu. Hamar bertsolarik osatzen dute gure blogari komunitatea, eta sarean zabaldu dituzten gogoeten lagin bat dakargu hona.

Hide Dohino bertsozale japoniarra da ale honetako azaleko protagonista. Berak kontatu digu, lehen eskutik, nola bertsozaletu zen eta nola bizi duen bertsolaritza gaur egun.

“Kontuz ibili, bertsoak jarriko dizkigute eta”. Garai batean erruz jartzen ziren bertsoak, egileak bidegabea zen egoera bat salatzeko. Egun ohitura arras galdua da, baina oraindik ere topa ditzakegu eredu garaikide batzuk. Beñat Hach Embarekek ekarri dizkigu. 
Guretik eta guretzat izeneko ekimena antolatu zen Hernanin, eta hamaika txokotako bertsolariak bildu ziren bertan. Andoni Rekondok eman digu nondik norakoen berri.

Ezagunak dira Txirritak ijitoei jarritako bertsoak. Beñat Gaztelumendik bertso horietan oinarritutako beste sorta bat plazaratu zuen duela urte batzuk, eta Mikel Tabernak gaiari buruzko artikulu bat idatzi du.

Amaia Agirrek Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseak eman duenari buruz idatzi du gurean, denborak ematen duen perspektibatik. Mendaro Txirristaka bertso jartzailearen bizitza eta lanei buruz hitz egin digu Andoni Egañak.

“Bertso aldrebesak” ditu hizpide Kepa Matxainek bere artikuluan. 1794an bi pertsona exekutatu zituzten Ezpeletan bertso batzuengatik, Xabier Itzainak kontatu digunez.

Mariano Ostolaitz, sendabelarretan aditua izateaz gain, bertsozale porrokatua zen. Bere herrikideari buruzko kontuak dakartza Nekane Martiarena oiartzuarrak.

Madeira uhartean ere existitzen da ahozko bat-batekotasuna: despique. Roberto Moniz inprobisatzaileak euren kantuari buruz idatzi du.
Amaitzeko, bertso ibilbide bat egingo dugu Tolosan zehar, Kike Amonarrizen eskutik.

Antzeko produktua