Dendako bilatzaile aurreratua

Mundu zitalaren kontra

Begoña Madariaga, Lizar

Argitaletxea: Elkar

Kokapena azokan: Goienkale 060-068; Musikaren plaza 073-079

14.25 €


Urtea: 2024
ISBN: 978-84-1360-355-1
Bilduma: Literatura
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Kiosko bat Benidormen, hondartzako pasealekuaren aurrean, garai batean egunkariz eta bezeroz mukuru, gaur egun ahazturaren eta dekadentziaren ikur bihurtua. Eta bertan bi emakume lanean, goiz eta arratsaldeko txandetan: Pilar, XX. mende erditsuan kioskoa ireki zuen arrantzalearen alaba, ahizpa zahar elbarriarekin bizi dena; eta neska gazte bizkaitar izenik gabeko bat, udan lantxo bat izateko hara joana, bere barruko lainoengandik ihesi akaso. Bi bakardade paraleloren kontaketaren bidez, egungo gizartearen erretratu zorrotz bat egiten du egileak: identitate lausoak, harreman zehaztugabeak, helburu eta esperantza argirik gabe noraezean ibiltzea… Lizar Begoñak begirada eta estilo propioak erakusten ditu Igartza sariari esker idatzitako bere lehenengo eleberri honetan. 

Antzeko produktua