Norabide xuriak
Xabaltx
Diskoetxea: Belarri
Kokapena azokan: Musikaren plaza 064
15 €
Urtea: 2024
Euskarria: CD
Deskripzioa
Norabide xuriak, soinu humanista duen diskotzat har daiteke. Lantzen diren gaiak guztiz betikoak dira, baina aldi berean hain garaikideak. Gaiak daude, hala nola: Komunikatzeko zailtasunak (Ele ixilak), belaunaldien arteko gaizki-ulertuak (Leihoak), zalantza existentzialak modu metaforiko eta dibertigarrian tratatuak (Bekatua baserrian), zer moduz amesten dugu? (Amets), boterearen gorakada eta totalitarismo etengabea (Iguzki gira), exodoa (Ikusi zintudanean) eta baita gero eta unibertso desmaterializatuago batean erabakiak hartzeko ditugun zailtasunak (Norabide xuriak) ere. Izenburu hau bihurtzen da, hain zuzen ere, diskoaren izena. Xabaltx, naturaren bihotzean, Baztan bailaran 760 metroko altueran bizi da, Bertiz parke naturalaren ertzean, bizilagun bakarrarekin 3 kilometrora. Ondorioz begi bistakoa izan zio Intimitatea abestia osatzea, natura eta gizakion arteko lotura hauskor hori aipatzeko. Eta lan berri horren singlea izanik, Odei Barrosok du indarrez eta sinpletasunez betetako klipa sortzeko ardura hartu.
Disko honen idazketa eta konposizioa lau urtetan zehar egin zen. Hausnarketa da obra honen muina. Xabaltxek, Pascal Garmendia ekoizlearekin lan egitea aukeratu du Xabaltxek, harekin jadanik bi disko ekoiztu baitzituen. Aurreko bi kolaborazio hauetan, hitzen eta musikaren arteko osmosi bikaina lortu zuen Pascal Garmendiak. Denbora berean giro "airedun" baita “lasaia" lortzeko, esperientzia handiko musikari batzuez inguratu da Xabaltx, ingurune emozional eta soinudun berri hau gauzatzeko:
- Jokin Irungaray (Zezenaren taldea, Bilaka, Bilabal, Holako Deluxe) arduratu da bateriaz, perkusioetaz eta koroetaz.
- Xabi Leon (Frikun, Maider Cigarroa, Watson) teklatuetan, pianoan, koroetan. Apustua izan du beheko erregistroetan ere oinarri bat ekartzea. Zuzendaritza artistikoak baxu jolerik ez hartzea deliberatu baitu.
- Patrice Tetevuide (Legba, Maialen Errotabehere) gitarra elektriko eta akustikoekin lokari
lan bat egin du, "aireko" soinu, edo solo zakarragoak eskainiz kantuen arabera.