Azkoitia 700 urte
Elorza Maiztegi, Javier
Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Kokapena azokan: Barrenkale 036, 037
25 €
Urtea: 2025
ISBN: 9788479078751
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Iraganak, orainak eta etorkizunak badute lotura komun bat: denbora. Eskuetan duzuen Javier Elorza Maiztegiren liburu mardul honek denboraren ikuspegia eskaintzen digu, eta errelato historikoan murgilduta, gure sustraietan sakontzeko aukera ematen digute orri hauek. Hiribildua sortu aurreko egoera, hiri-gutuna, kontzejuaren finkatzea, itsas-jarduera eta merkataritza, Koroaren gerrak edota sasoi hartako egunerokotasuna jasotzen dira liburuaren atal ezberdinetan, gaurko eta etorkizuneko belaunaldien irakurketaren zain.

![Nº139 [Revista "Fontes Lingvae Vasconvm"]](https://intraneta.durangokoazoka.eus/uploads/denda/t/t_Fontes-139-68e90d89af2c99.24610322.webp)



