Bask
Aburruzaga, Xabi
Diskoetxea: DNDiskak
Kokapena azokan: Musikaren plaza 033
25 €
Urtea: 2025
Euskarria: LP
Deskripzioa
BASK
Bidean etenaldi bat. Atzera begiratzeko modu bat, aurrera egiteari utzi gabe.
Bi urteko bizipenak, etengabeko ikaskuntzan bizi izandakoaren erritmora sortu diren konposizio berriak dira eskuartean dituzunak.
Lan honek gure sustraietatik edaten du, trikititik, eta taupadaka ari den tradizioaren pultsutik.
Musika berri baten etengabeko bilaketa da Bask. Ingelesez "gozatu" esan nahi du, musikarekin, sortzearen jolasarekin, tradizioan zerbait berria aurkitzearen pozarekin, bide berri bat marraztearekin eta gehienbat prozesu horiekin guztiekin.
Bi mundu horien artean — eusten didana eta bultzatzen nauena — jaio da disko hau. Zubi bat bezala. Sorkuntza berri bat bezala. Sentitzeko, arnasa hartzeko, eta gozatzeko gune gisa.





