Dendako bilatzaile aurreratua

Hormetan idazten

Esanezin

Diskoetxea: Esanezin

Kokapena azokan: Musikaren plaza 029

10 €


Urtea: 2025
Euskarria: CD
Deskripzioa
Hormetan Idazten du izena Esanezinen disko berriak, altzagarateko musikariaren estudioko hirugarren lana izango da eta 2025eko udan Oiartzungo Mecca estudioetan grabatua izan da.
Hormak oinarri direlarik kantatu nahi izan du oraingon Ianirek, izan ere nor ez da inoiz gelditu horma baten idatzitakoa irakurtzera?

Hormetan idatzi nahi izan du maitasun eske, idatzi du gure zauriez; eta gogorarazi nahi izan du azken aldiek ez digutela abixatzen. Ianireren hitzetan “horma batean idatzitakoa efimeroa da, gu garen bezalaxe. Une jakin batean norbaitek irakur dezake bertan idatzitakoa, edo inork irakurri baino lehen galdu daiteke”; eta efimerotasun hori gure bizitzen isla zuzen gisa
ikusten du.

Zentzu horretan, Ianirek uste du hormak ere badirela gure garaiaz hitz egin dezaketen elementuak, eta irudikatu nahi izan ditu gure arteko elkarrizketa zein hausnarketarako espazio gisa.

Antzeko produktua

Barrenak husten
Musika

10€

Amaiera
Musika

15€

Hil arte bizi
Musika

10€

Harramazka
Musika

10€

Zimeltzeaz
Musika

15€

Gari
Musika

20€