Bilbao 12 : una etnografía de un caso único en el fútbol mundial
Vaczi, Mariann
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea
Kokapena azokan: Barrenkale 017-019
22 €
Urtea: 2025
ISBN: 978-84-9082-950-9
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Ikerketa honek argi berria egin du euskal futbolean, kirol honek Bilboko Athletic Cluben sendotuta dagoen euskal nortasunean duen papera aztertuz. Klub eta zaletasun baten lehen etnografia da, munduko futbolean kasu bakartzat hartzen dena.Athletic Clubek jokalari kontratatzeko paregabeko politika du, bakarrik Euskal Herrian jaiotako edota euskal klubetako harrobietan trebatu diren jokalariei jokatzeko aukera ematen diena. Futbol globalizatu garaikidearen internazionalismoa arbuiatzen duen politika da. Lotura estua dago zaleen, klubaren eta jokalarien artean, eta Athletic nortasun nazionalaren itsasargia da.Liburu hau futbol-kultura baten azterketa etnografikoa da, non jatorriak eta identitateak, nazionalismoa, genero-harremanak, boterea eta pasioa, eta bizitzaren eta heriotzaren erritualak esanahi berri bat hartzen duten, jokalekuaren barruan eta kanpoan, sormenari eta komunitateari eusteko gai bihurtzen baitira. 2009tik 2024ra bitarteko ikerketa etnografiko zabal batean oinarrituta, liburu honek funtsezko hutsunea betetzen du egungo Euskal Herriari eta beste futbol-kultura batzuei buruzko literatura antropologikoan.





