Markina-Xemeingo hezkuntza publikoa (1844-2025) : hazitik lorera
Zenbait egile
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea
Kokapena azokan: Barrenkale 017-019
28 €
Urtea: 2025
ISBN: 978-84-1319-632-9
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Markina-Xemeingo Bekobenta eskolak mende erdi bete duela ospatzeko egin da «Markina-Xemeingo Hezkuntza publikoa (1844-2025): hazitik lorera» liburua. Beraz, lanaren lehen helburua izan da Bekobenta eskolak 50 urtez egin duen ibilbidea aztertzea. Baina, horrekin batera, hezkuntza publikoak XIX. mendetik gaur egunera arte Markina-Xemeinen izan duen bilakaera ere aztertzen da liburuan; eta zeharka, baita inguruko herrietako (Ziortza-Bolibar, Aulestia, Munitibar) eskola publikoen bilakaera ere. Zazpi ataletan, 1844tik gaur egunera arte Markina-Xemeingo hezkuntza publikoaren berezitasunak ezagutzeko aukera ematen du liburuak.
Lehen hiru ataletan Bekobentaren aurrekariak eta sortu zen testuingurua azaltzen dira, laugarren atalean, Frankismoko irakaskuntza eredutik eskola modernorako trantsizioa nola egin zen erakusten da, baita gaur egunera arte Bekobentan eman den bilakaera ere. Bosgarren atalean, eskolak jarraitzen duen hezkuntza ereduaren ezaugarriak azaltzen dira. Seigarrena eskolako guraso elkarteari buruzkoa da. Azken atala, zazpigarrena, haur-eskolari (Beko-Txikiri) buruzkoa da.





