Dendako bilatzaile aurreratua

Oceanus Plasticus

Fernandez, Leire / Herrera Fernández, Eduardo

Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea

Kokapena azokan: Barrenkale 017-019

18 €


Urtea: 2025
ISBN: 978-84-1319-644-2
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) gure ozeanoen jasangarritasunarekin duen konpromisotik sortutako ekimena da «Oceanus Plasticus». Diseinu grafikoko proiektu honetan Erdi Aroko tradizio kartografikoaren irudikapen sinbolikoak berrinterpretatzen dira, zeinetan itsasoko arriskuez ohartarazteko munstroak agertzen baitziren. Nolabait, liburu hau antzinako bestiario haiek zabaltzen zituzten ohartarazpen eta madarikazioen bertsio modernotzat hartu behar dugu. Itsas espezieen eta hondakin plastikoen arteko elkarreraginaren ondorioz sortzen diren izaki kimerikoen bidez, gure ozeanoek jasaten duten kutsadura neurrigabeaz ohartarazi eta kontzientziatu nahi dugu, giza zentzugabekeriak behartutako hibridazio-prozesu baten ondorioz sortutako munstro berriak erakutsiz.

Antzeko produktua