Europako Kongresua (Haga, 1948ko maiatzaren 7tik 11ra)
EuroBasque (Europar Mugimenduaren Euskal Kontseilua) / Zuluaga Zamalloa, Irune / Filibi López, Igor
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea
Kokapena azokan: Barrenkale 017-019
20 €
Urtea: 2025
ISBN: 978-84-1319-651-0
Bilduma: Europa Bilduma. Monografias Eurodokuak, 1
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
1948ko maiatzaren 7tik 11ra Europako Biltzarra egin zen Hagan. Gizarte zibilak sustatu zuen kongresu hura, zehazkiago esanda Europar Batasunaren aldeko Mugimenduen Nazioarteko Batzordeak. Duncan Sandys eta Józef Retinger buru zituela, 30 herrialdek baino gehiagok, 800 pertsonatik gora, hartu zuten parte: politika-espektro zabal bateko ordezkariek, filosofoek, kazetariek, elizako liderrek, abokatuek, irakasleek, enpresaburuek eta historialariek. Horiei guztiei aukera eman zitzaien Europako lankidetza politikoaren garapenari buruzko ideiak eztabaidatzeko Bigarren Mundu Gerraren Osteko agertoki konplexuan.Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak bultzatuta, liburu honek Europako Biltzarraren Aktak jasotzen ditu osorik, eta lehen aldiz euskaraz. Osoko bilkuretako eta lan-batzordeetako aktez gain, Biltzarrean hartu ziren ebazpenak ere jaso dira. Kongresua egin eta ia zortzi hamarkada geroago, akta horiek kontsultatzea oraindik ere ezinbestekoa da ulertzeko Europaren integrazioaren jatorria eta Europako Mugimenduak hartan izan zuen errola.



![Nº139 [Revista "Fontes Lingvae Vasconvm"]](https://intraneta.durangokoazoka.eus/uploads/denda/t/t_Fontes-139-68e90d89af2c99.24610322.webp)

