2023ko-2024ko Gabriel Aresti sariak : XL-XLI. Bilbao Hiria ipuin lehiaketa
Zenbait egile
Argitaletxea: Erein
Kokapena azokan: Goienkale 001-008
17 €
Urtea: 2025
ISBN: 978-84-10930-71-1
Bilduma: Narratiba, 161
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, duela hiru hamarkada baino gehiagotik, Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa deitzen du idazle bilbotarraren omenez. Lehiaketa horrek bigarren helburu bat ere badu, literatur sorkuntza bultzatzea, hain zuzen ere. Liburu honetan biltzen dira 2023. eta 2024. urteetan irabazi zuten kontakizunak, Oihane Fernandez Mendia, Isidoro Calvo Lorenzo, Amaia Iturriotz Etxaniz, Amagoia Muxika Telleria, Maitane Perez Argote eta Oskar Azkona Garcia idazleen lanak. Euren literatur kalitatea ikusita, ipuin horiek argitaratzeak merezi izan du, literaturaren eta egile handi guztiek landu duten genero honen zaleen gozamenerako.





