Dendako bilatzaile aurreratua

16 segundu

Maialen Ibarra

Diskoetxea: Autoedizioa

Kokapena azokan: Musikaren plaza 018

13 €


Urtea: 2025
Euskarria: CD
Deskripzioa
"16 segundu" Maialen Ibarra artistaren lehen diskoa da, pop eta pop-rock giroetan murgiltzen den lana. 11 abestik eta intro batek osatzen dute, eta hiru kolaborazio nabarmen ditu: Kirmen Uribe, Eider Saez eta Mon Dvy (diskoaren ekoizle dena eta 4 abestietan kolaboratzaile gisa agertzen dena).

Diskoa bi munduren arteko kontrastean oinarritzen da: errealitatea, sentimendu zintzo eta gordinak (errua, nostalgia, onarpena...); eta fikzioa edo ametsak, nahi dugun etorkizun idealizatuan oinarrituta (indarra, sedukzioa, segurtasuna...).
Denboraren kontzeptuak pisu handia du lan honetan. Izenburua, "16 segundu", Kirmen Uriberen "17 segundo" liburuan inspiratzen da, gaur egungo gizarteak arteari eskaintzen dion arreta murrizten ari dela salatuz. Horregatik, Kirmenek berak introan parte hartzen du poema bat errezitatuz.

Antzeko produktua