Joseba Sarrionandiaren literatura : bitakora kaiera
Zenbait egile / Eizagirre Telleria, Nerea / Ayerbe Sodupe, Mikel
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea
Kokapena azokan: Barrenkale 017-019
16 €
Urtea: 2025
Bilduma: Mikel Laboa Katedra bilduma, 9
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Joseba Sarrionandiaren literatura-sorkuntzaren gaineko lan monografikoa da esku artean duzun liburua. Artikuluak askotarikoak dira, eta idazle iurretarraren obraren ezaugarri behinenei erreparatzen diete. Horrela, Sarrionandiaren obraren inguruko ikuspegi integrala eskaintzeko asmoarekin, irakurleak ondorengo ekarpenak aurkituko ditu liburuan: batetik, tonu-pertsonalagoa duten edo idazlearen bizi-ibilbideari ere erreparatzen dieten lanak; eta bestetik, kutsu akademikoagoa duten beste zenbait artikulu; hala nola itzulpengintzaren garrantzia, haur eta gazte literatura, ipuinen berridazketak, dekolonitatea, itsas iruditegiaren sinbologia eta Sarrionandiaren literaturaren bereizgarri diren bestelako hainbat gai jorratzen dituztenak.





