Euskal gizabidearen emarian
Mentxakatorre Odriozola, Jon / Eizagirre Eizagirre, Andoni
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea ; Udako Euskal Unibertsitatea
Kokapena azokan: Barrenkale 017-019
18 €
Urtea: 2025
ISBN: 978-84-1319-677-0
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Kulturak bizitzaren alde egiten duen ekimen eta indar guztia kontuan harturik ere, Mendebaldeko ongizatea teknozientziaren garapenean, ekonomiaren hazkundean eta gozamen hutsaren bilaketan oinarritzen denez, zentzuaren mailako galdera-erantzunen eta pertsonagintzarako balio-sistema moral eta espiritualen lanketa erabateko deskuidoan dago. Are gehiago gurean, Euskal Herrian, zapalketaren eraginez, besteak beste, tradizio propioa ezagutu, zaindu eta lantzeko zailtasuna izanik. Liburu hau pentsabiderako helduleku gutxi batzuk ematera dator, XX. mendeko euskal gizabidearen emarian. Izan ere, zentzuaren bilaketa loturik egon daiteke fedearen inguruko gogoeta eta eztabaida abstraktuarekin, edo, Barandiaran, Arizmendiarrieta, Azurmendi eta gizabideaz arduratu diren gure tradizioko autoreen sokatik, bizitza praktikoarekin ere bai: sustraiak dituen gizagintzarekin eta herrigintzarekin.
Horregatik, liburu honetan jasotako testuak euskal pertsonagintzan errotutako zentzuaren bilaketak emandako oinarriez ari dira. Iragan hurbilean gurean izan den tradizio humanista eta humanizatzailearen adar batzuei erreparatuz, egileok gogoeta antropologiko, filosofiko eta soziologikoak eskaini ditugu.





