Dendako bilatzaile aurreratua

Jakin 268 : jantzi berriak tradizioaren oihaletik

Zenbait egile

Argitaletxea: Jakin Fundazioa

Kokapena azokan: Artekale 061

14 €


Urtea: 2025
ISBN: 0211/495X
Euskarria: Aldizkaria
Deskripzioa
Norbanakook zein giza komunitateek harreman estu eta zuzena dute beren iraganarekin, nor izatea baldintzatzen baitie. Gure bizitzan zehar behin eta berriro egiten dugu topo gizarteari ordena eta zentzua ematen dion eta kultur sorkuntza bideratzen duen tradizioarekin. Zentzu horretan, tradizioaren kudeaketak baditu bere arantzak, atzerako begiradak, proiekzioz, orain eta etorkizuneko xede eta egitasmoetan eragin saihetsezina duelako.

Nola definitzen dugu tradizioa? Nork eta nola zehazten ditu tradizioak, nork ezartzen? Nola eragiten dio sorkuntza artistiko eta kulturalari? Zein bide hartzen ditu kultur transmisioak? Nola ebazten da tradizioaren eta berrikuntzaren arteko tentsioa? Auzi horien inguruan osatu dugu esku artean duzun zenbaki monografikoa, bi artikulu eta mahai inguru baten bitartez.
Lehen artikuluan, azken hamarkadatan historiografiatik eta antropologiatik tradizioaren azterketaren inguruan egin diren ekarpen nagusiak bildu dizkigu Ilargi Bengoetxeak: ordena sozialaren funtsatzaile eta bermatzaile izaten dira tradizioak, baina hori bezainbeste izan daitezke bake sozialaren apurtzaile, Hondarribiko eta Irungo alardeen kasuak ezin hobeto erakusten duen bezala.

Ion Celestino, bigarren artikuluan, tradizioari buruzko ikuspegi jakin batetik abiatzen da: «Hemen tradizio hitzaz adierazi nahi dena ez da ondarea, ez da produktua, emankorrak izaten ahal diren praktikak baizik. Eta praktika horiek komunitarioak dira, ez dira salgai bat». Hortik abiatuta aztertu du euskal musika tradizionala: zer den, nola eta zertarako ezagutu eta balia daitekeen, modernitatearekin eta kultur industria delakoarekin dituen tentsioak...

Tradizioaren eta kultur sorkuntzaren arteko loturak eta tirabirak xehatu dituzte Oier Zuñiga aktore eta marrazkigileak, Aner Peritz bertsolariak, Ihitz Iriart kantari, dantzari eta kultur eragileak, Ibon Rodriguez musikariak eta Danele Sarriugarte idazle eta itzultzaileak, Jakinek, Sustrai Colina bertsolariak gidatuta, antolatu duen mahai inguruan. Xedea hauxe izan da: bost sortzaile, bost ahots biltzea, bakoitza bere diziplina, testuinguru eta bizipenetatik abiatuta, tradizioaz duten ulerkerari eta harekin duten harremanari buruzko lekukotza eskain dezaten.

Zenbakiari hasiera emanez, Nora Arbelbide kazetari eta idazlea elkarrizketatu du Itziar Ugartek Jakin filosofatzen sailean, eta, amaieran, Egunen gurpilean sailean, aurtengo hiru lankideen idatziak datoz: Shu Otero, Jokin Bergara eta Cira Cresporenak.

Antzeko produktua

Principe de Viana 289. zk.
Aldizkaria

10€

Aharien errolda
Aldizkaria

11.54€

Jakin 266
Aldizkaria

14€

Jakin 269-270
Aldizkaria

19€

Jakin 267
Aldizkaria

14€

Jakin 268
Aldizkaria

14€