Asteburuan nekazari
Urbizu Ruiz, Nerea / Santos Martinez, Mikel "Belatz"
Argitaletxea: Ene Kantak
Kokapena azokan: Musikaren Plaza 084
15 €
Urtea: 2025
ISBN: 978-84-123466-4-0
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Haurrei zuzendutako euskarazko liburu ilustratu hau Nafarroa erdialdeko landagunean dago girotua, Abartzuzan zehazki. Liburuak herriko etxea bideratzen duen emakumea aurkezten du: etxea eta etxaldea, noski, hau da; baratzea, animalien zaintza eta ezusteko arazoei aurre egitea. Lan hauek emakumeak zuzenduko ditu, baina era berean taldelanaren garrantzia agerian geratuko da, gure ingurunea ezagutzera ematen digun bitartean.
Liburuak irakurtzeko hainbat aukera eskaintzen ditu: alde batean, hizki xehez dago idatzia, eta bestean hizki larriz bertsio laburrago batean. Azken honek familia giroan eta haur txikienekin ikusteko aukera errazten du. Ipuin klasikoen formula batzuk erabiltzen ditu, gure haurtzaroan hainbatetan entzun ditugun istorioei keinu bat eginez.
Liburuaren bukaeran, gure lurraldean oso preziatuak diren almendra garrapiñatuen errezeta bat aurkituko dute irakurleek. Errezetaz gain, ipuinari lotutako galdera sorta bat ere badago, arreta lantzeko aukera ere emanez.





