Dendako bilatzaile aurreratua

Monsieur Lecrêpe x Ypsen

Juantxo Arakama / Zenbait egile

Diskoetxea: Bidean Produkzioak

Kokapena azokan: Musikaren plaza 051

20 €


Urtea: 2025
Euskarria: LP
Deskripzioa
Venta Aundi da Monsieur leCrêpen azken lana, lau abesti eta bi skit-ek osatzen duten hemeretzi minutuko EP bat. 2024an kaleratutako MLC abestian proposatzen duenari eman nahi dio jarraipena, forma zein eduki aldetik. Rapa da hasi eta buka, presarik gabe egina eta su txikitan egosia (oraingo honetan estribilo eta guzti). Gehienbat Euskaraz, leCrêpe jaunaren aldaera ezberdinak azaleratzen ditu Ypsen (Eric García) MC eta beatmaker zaragozarrak ekoitzi eta Iker Pando eta Sergio Lacasiak apaindutako erritmoen gainean. Aipatutakoez gain, lagun dituen beste artista batzuek ere parte hartu dute modu batera edo bestera: Muxker Jauna, Enara, du.midi eta Umamiren Semea (a.k.a. DJ Pata).

Lan hau 12”-ko binilo formatuan jarriko da salgai. Bere B aldean, oraindik euskarri fisikoan kaleratu gabeko MLC abestia eta honen “acapella” bertsioa aurkituko ditu entzuleak. Javier Roldónek masterizatu du guztia Vacuum Mastering estudioan eta Luis Eceizabarrena arduratu da argazkiez eta alderdi bisualaz. Diseinuaz, Jon Ander Artola.

Antzeko produktua