Dortokaren ametsa : Senegalgo ahozko tradizioko ipuin batean oinarritua
Celdrán, Alberto / Bañón, Ruth / Zubizarreta, Patxi
Argitaletxea: 1545 argitaletxea
Kokapena azokan:
18 €
Urtea: 2025
ISBN: 978-84-129376-6-4
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Dortokaren ametsa ipuinak Senegalgo ahozko tradizioan du sorrera. Munduaren jatorria azaldu nahi du eta Afrikako lur koloretsuaren eta biziaren magia dario. Behin batez, dortoka batek zuhaitz miresgarri batekin egin zuen amets: era guztietako fruituak zituen eta lurreko animalia guztiak asetzeko gai zen. Baina hura aurkitu ahal izateko, animaliek amona Kokoren etxolaraino bidaiatu behar izan zuten, hark bakarrik baitzekien zuhaitza nola aurkitu. Batzuetan, gure ametsak betetzeko, besteei aurre egin, geure mugak gainditu, eta aurrera begira ibili behar izaten dugu: beti aurrera begira.





