Dendako bilatzaile aurreratua

Eraman nazazu zurekin

Lertxundi, Junkal / Leturiaga, Maider

Argitaletxea: 1545 argitaletxea

Kokapena azokan:

17 €


Urtea: 2025
ISBN: 979-13-991176-0-8
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Liburuan galdera bat luzatzen zaio irakurleari: pentsatu al duzu inoiz maskota bat edukitzea? Eta, ondoren, umorearen eskutik, maskota bat zaintzeak ekartzen dituen ardurak izendatzen ditu… Edo, agian ez?
 
Norentzat da hasierako galdera? Nortzuk dira maskotak? Azalean hasi eta azken babes orrira arte amaitzen ez den narrazio labur honek ezusteko galanta emango digu, eta, nork daki, gizakiok munduan nola kokatzen garen hausnartzera ere eramango gaitu agian.
 
Testuak kontatzen diguna beste modu batera ulertu daitekeelako, edo ilustrazioen zirrikituetan barrena galtzeko aukera ugari topatuko ditugulako, bukatu eta beste begi batzuekin berriz hasi nahi izango du irakurleak. Album ilustratuaren baliabide narratibo guztiak ustiatzen dituen istorio jostaria da Eraman nazazu zurekin.

Antzeko produktua