Guztia urruntzea da
Larretxea, Hasier
Argitaletxea: Susa
Kokapena azokan: Barrenkale 042-045
13.5 €
Urtea: 2025
Bilduma: Poesia
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Zerbait bada orrialde hauen muinean, distantziaren ideia atzemanezina da hori. Hiru atalek osatzen dute liburua —Klorodun itzalak; Korapilatutako hariak; Sua itzaltzen bada— eta begirada batek lotzen ditu hirurak; zerura begiratzen du poetak, ur zuloetara, iragana den larre kotatu lohitura. Haurtzaroko minez ari da eta gaurko argi izpiez, belaunikatzeaz eta besarkatzeaz, unean izendatu ezin izan zenak utzitako hutsuneaz. Bertze bizitza bat kausitzeko irrikan, bizitza honen beraren baitan.





