Nazim Hikmet : poesia kaiera
Hikmet, Nazim / Barandiaran, Gotzon
Argitaletxea: Susa
Kokapena azokan: Barrenkale 042-045
10 €
Urtea: 2025
Bilduma: Munduko Poesia Kaierak
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Nazim Hikmet XX. mendeko turkiar poeta handienetakotzat jotzen da gaur egun. Goi-klaseko familia batean jaio zen Tesalonikan, 1901ean. Gaztaroan Anatolian eskola txiki batean irakasle egindako urteak, ordea, berea ez bezalako Turkia bat jarri zion begien aurrean eta betiko konprometituko zen komunismoarekin. Horren ondorioz, hamabi urtez egon zen kartzelan eta erbestean hil zen, Sobietar Batasunean, 1963an. Hikmetek ordura arteko poesia molde zaharkitu eta elitistekin hautsi, eta herriaz eta herriari zuzenean mintzo zitzaion idazkera bat proposatu zuen. Haren poemak gizakiaren duintasunaz mintzo dira, onkeriatik urrun eta zintzotasunez. Gotzon Barandiaranen ahots indartsuak ekarri digu antologia hau euskarara.





