Gravitaciones : Musikene Sinfonietta. Unai Urretzo Zuzendaria/Director
Zenbait egile
Kokapena azokan: Artekale 048
10 €
Urtea: 2025
ISBN: M-14492-2025
Euskarria: CD
Deskripzioa
Lan honen ardatzean Gravitaciones obra dago, Musikeneko Jon Esnaola konposizio ikasleak okasiorako bereziki konposatua. Chillidaren izen bereko eskultura-seriean oinarrituta, pieza hau estreinaldi absolutu gisa aurkezten da, eta eskultorearen poetika bisuala geruza musikaletan itzultzen duen soinu-esperientzia proposatzen du.
"Nire musikan materiala lantzeko modua Chillidaren grabitazioen antzekoa da", azaldu du
Esnaolak. "Paper gainjarrien ordez, konbinatzen diren eta batzuetan elkarri ezkutatzen zaizkion soinu-testurak erabiltzen ditut, Zabalaga baserrian aurkitu nituen esekitako piezak bezala".
CDan Ramon Lazkano eta Gabriel Erkoreka bezalako euskal konpositore ezagunen lanak eta estreinaldiak ere jasotzen dira, biak Musikeneko irakasleak, J.S. Bach, A. Webern eta P. Hindemith bezalako musikagileekin batera. Errepertorioak tradizioaren eta abangoardiaren arteko zubia egiten du, musika garaikidearen eta eskulturaren arteko elkarrizketa azpimarratuz.
Proiektu hau Musikene eta Chillida Lekuren arteko lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da. Hitzarmenaren helburua Chillidaren unibertsoari lotutako sorkuntza artistikoa sustatzea da. Miren Iñarga Musikeneko zuzendari nagusi eta akademikoaren arabera: "Lankidetza honekin Chillidaren ondareari buruzko begirada eta narratiba berriak sustatu nahi ditugu, bizirik jarraitzen duela eta sorkuntza berrietarako abiapuntua dela erakutsiz. Oraingo honetan, Sinfoniettak Chillidak bere ibilbidean zehar gorpuztu zuen espiritu sortzailea eta modernotasuna islatzen duen programa interpretatzen du ".
Eduardo Chillida – Pilar Belzunce Fundaziotik, Mikel Chillidak eskultorearen lan bisualen eta musika garaikidearen arteko lotura azpimarratu du: "Grabitazioak ez daude ez markoztatuta ez ainguratuta, baizik eta denboran flotatzen dute, Jon Esnaolaren musikaren kontraste tinbriko eta testuralak bezala. Omenaldi honek Chillidaren ondarea eta musika publiko zabalago bati hurbiltzea ahalbidetzen du ".
Argitalpen honekin, Musikenek egungo sorkuntzarekin, sortzen ari den talentuari laguntzearekin eta euskal kulturaren nazioarteko proiekzioarekin duen konpromisoa berresten du.


