Etxea
Nhil
Diskoetxea: Autoedizioa
Kokapena azokan: Musikaren plaza 057, 058
10 €
Urtea: 2025
Euskarria: CD
Deskripzioa
Nhil taldeak zortzi urte daramatza martxan lehen doinuak eraikitzen hasi zenetik. Aztarnak eta Bizi Bagina Bezala lanak kaleratu ostean, Etxea izeneko hirugarren diskoak garai berri bat ezarri du taldean; bai estiloari dagokionez, baita taldeko kideei dagokienez. Aretxabaletako seikoteak ikus-entzulea konkistatzen du hain karakteristikoa duten goxotasuna eta sentsibilitatearekin.





