Ahalaken
Arteman komunikazioa
Kokapena azokan: Artekale 047
Urtea: 2025
Euskarria: Podcasta
Deskripzioa
Soinu-fikzioak
Desagerpen batek eta euskal museotan gordetako pista eta sinboloek dardarka jar ditzakete Irulegiko Eskuaren eta euskararen inguruko oinarri guztiak. Iratxe Malkorra, Irulegiko Eskua aurkitu zuen arkeologoa desagertu egin da, arrastorik utzi gabe. Ikerketa ahalegin guztiak antzuak izan direla ikusita, bere alaba Jonek ekingo dio bilaketa lanari, amak eman zituen azken pausoei jarraituz. Hari bati tiraka hasita, mataza osoa askatzera iritsiko da, amaren desagerpenaz, Irulegiko Eskuaren idatzi ezkutuaz eta euskararen jatorriaren inguruko misterioaz “gehiegi” deskubritzeraino. Jakin-mina, ordea, garesti atera dakioke; bai baitago sekretuak -eta sekretuetara askotxo gerturatzen direnak- kate motzean lotzeaz arduratzen den jendea… Jonek podcast batean kontatuko du intrigaz eta azpikeriaz beteriko soinu- fikzio misteriotsu hau, Irulegiko Eskuko inskripizioen eta euskararen jatorriaren inguruko orain arteko hipotesi guztiak hankaz gora jarri ditzakeena.
GUAU ( eitb )