Dendako bilatzaile aurreratua

Ehun metro

Saizarbitoria, Ramon

Kokapena azokan: Artekale 047

Urtea: 2025
Euskarria: Audioliburua
Deskripzioa
Audioliburuak

Ramon Saizarbitoriak (Donostia, 1944) idatzitako “Ehun metro” nobelak, Franco diktadorea hil eta urte betera, 1976an ikusi zuen argia. Artean indarrean zegoen zentsura-legerik ez zuen gainditu, ordea, eta eleberriaren lehenengo edizioa bahitu eta liburu-dendetatik erretiratu zuten, Saizarbitoria bera prozesatu eta epaitu zutelarik. Zentsura-legea ezabatuta, itzuli zen nobela liburu-dendetara. Behin eta berriz aipatu dira nobelaren arkitektura, kontakizunean erabilitako teknika, baliabide eta estrategia aberatsa, poliziarengandik ihesi doan aktibistak poliziaren tiroz zerraldo erori arte lasterka egiten dituen ehun metroak kontatzeko garaian. Ihesi doan bitartean, bere bizitzako pasadizoak oroitzen ditu protagonistak, lekuko anonimo batengana hurbiltzeko ahaleginean, testigu hari bizitza eskainiko balio bezala.​

Antzeko produktua

Ehun metro
Ikusentzunezkoak

0€

Xahmaran
Ikusentzunezkoak

0€

Etorkizuna
Ikusentzunezkoak

0€

Sara eta Paulen abenturak
Ikusentzunezkoak

0€