Antologia
Borda, Itxaro
Kokapena azokan: Artekale 047
Urtea: 2025
Euskarria: Audioliburua
Deskripzioa
Poesia Tttanttak
Itxaro Borda Xarriton (Oragarre, 1959) idazlea eta Euskaltzain osoa da, ikasketaz historialaria eta lanbidez postaria izan bada ere luzaz; egun erretreta hartua du. Euskal idazle oparoenetakoa izanik, poesia, narrazioa, eleberria, saiakera, kronika, antzerkia, irratia, itzulpengintza… genero ia guztietan aritu da. Gazterik hasi zen idazten eta 1984an egin zuen aurreneko argitalpena “Bizitza nola badoan” poesia liburua. 2002an jaso zuen Euskadi Literatura saria “% 100 Basque” eleberriarekin. Muga eta feminismoa izan ditu askotan idazketarako gai eta Amaia Ezpeldoi da bere idazlanetako pertsonaia ezagunena. Zuberoako herri txiki bateko detektibe bisexuala eta komunikazioa zail egiten zaiona. Bordaren ahotsean entzun dezakezun antologia, idazleak berak egindako aukeraketaren ondorioa da.
GUAU ( eitb )





